Erosteko eta onartzeko baldintza orokorrak

Berez Galanta txakolina Espainiako penintsulako lurralde osoan entregatzen da (bidalketa gastuak barne), Ceuta eta Melillan eta Kanariar eta Balear uharteetan izan ezik.

Eskaera entregatzea

Penintsula barruan eskaera bat entregatzeko epea 48 eta 72 ordu bitartekoa da. Epe hori zenbatzen hasten da eskaera jaso eta ordainketa egin dela egiaztatzen den egunaren biharamunean.

Halere, entregaren atzerapenak ez du esan nahi kalte-ordainak ordainduko zaizkionik bezeroari, eta bakarrik ematen dio aukera eskaera ezeztatzeko, baldin eta salmenta-baldintza hauetako “atzera egiteari buruzko atalean” azaldutako inguruabarren bat ematen bada. Indarrik gabe geratuko da bezeroak bere eskaeran sartutako atzerapenagatiko edozein zigor-klausula. Bi alderdiek berariaz uko egiten diote lortu gabeko irabazia erreklamatzeko edozein akzio abiarazteari.

Pandemiak eragindako egoera dela eta, baliteke eskaeren entregak atzeratzea.

Behin kontratua egin ondoren, erosleak ezingo du indarrik gabe utzi kontratu hori (salbu eta eskatutako produktua ez badago, aurreko atalean adierazi bezala, edo kontratuan atzera egiteko eskubidea aplika badaiteke, kontsumitzaile eta erabiltzaileei buruzko araudiaren arabera), beraz, hitzartutako prezioa, zergak eta gastuak ordaindu beharko ditu, eskaerak jaso beharko ditu eta kontratuan ezarritako gainerako betebeharrak bete beharko ditu.

Entregak garraio-enpresa baten bidez egingo dira eskaera bidaltzeko datuetan adierazten den helbidean. Helbidea aldatzen bada eskaera egin ondoren, posible da hainbat gastu gehigarri sortzea; bezeroak ordainduko ditu gastu horiek, eta posible da baita ere entrega-epea atzeratzea.

Ordaintzeko moduak

Berez Galanta online dendan ordaintzeko modu hauek eskaintzen ditugu:

KREDITU TXARTELA:

Eskaera amaitu ondoren eta kreditu txartela aukeratu baduzu ordaintzeko modu gisa, web orriak Berez Galanta ordainketa-pasabidera eramango zaitu, eta han datu hauek eskatuko zaizkizu:

  • Kreditu txartelaren zenbakia, 4 zifrako bloketan antolatutako 20 zenbakiz osatua.
  • Iraungitze urtea eta hilabetea.
  • Txartelaren titularraren izena.
  • CVC kontrol zenbakia (txartelaren atzeko aldean aurkituko duzu).

PAYPAL

Eskaera amaitu ondoren eta Paypal aukeratu baduzu ordaintzeko modu gisa, web orriak Paypal-en web orrira eramango zaitu, eta han agertuko zaizkizu egin duzun eskaera eta ordainketa egiteko bi modu posible:

  1. Paypal-eko erabiltzaile datuekin: zure erabiltzaile izena eta pasahitza sartuz ordaindu dezakezu.
  2. Kreditu txartelarekin PayPal bidez: ordainketa egiteko, eskatzen zaizkizun esparruak bete beharko dituzu (txartelean agertzen diren izena, zenbakia, iraungitze-data eta CVC zenbakia), nahiz eta ez izan erabiltzaile daturik PayPal-en.

BANKUKO TRANSFERENTZIA

Metodo hau erabiliz, transferentzia bidez ordaindu ahal izango duzu eskaerari dagokion zenbatekoa, eskaera egin eta hurrengo 72 orduetan eta eskaeraren zenbakia adieraziz transferentziaren kontzeptuan (posta elektronikora bidali dizugun mezuan agertuko da zenbaki hori).

Atzera-egite politikak

Espainiako araudiari jarraiki, bezeroak aukera du bere erosketan atzera egiteko, bere erabakia justifikatu beharrik gabe eta inolako zigorrik gabe, kontratatutako produktuak jasotzen dituenetik gehienez 14 egun naturaleko epean. Eskubide hori erabili ahal izateko, bezeroak eskaera bat egin behar du galanta@txakoligalanta.com posta elektronikoan. Ondoren, Baldintza Orokor hauetan adierazitako helbidera (Arteta Bidea, 7  48960 – Galdakao, Bizkaia) bidali beharko ditu produktuak, jaso zituen bezalaxe, euren bilgarri, osagai eta osagarri guztiekin. Bezeroak osorik ordainduko du bidalketaren kostua, eta nahi dituen bitartekoak erabil ditzake, bere kontu eta arriskupean. Produktuak itzultzen badira Berez Galantari egotz dakiokeen prozesamenduko akatsen bategatik, Berez Galanta arduratuko da produktua jasotzeaz.

Egokitzat jotzen bada bezeroaren atzera-egitea, Berez Galantak erosketaren prezio osoa itzuliko dio bezeroari, produktuak jaso dituenetik gehienez hamar egun naturaleko epean eta hark erabili zuen ordaintzeko modu bera erabiliz.

Aldaketak

Berez Galantak eskubidea du edozein unetan aldaketak eta eguneraketak egiteko bere Web Orrian (edukiak, disponibilitatea eta aurkezpena) eta salmenta-baldintza hauetan (prezioak eta gastuak).

Haustura edo kalte larria

Baldin eta entrega egitean, argi eta garbi ikusten bada -eta bidalketako enbalajeak manipulatu gabe- produktu batek badituela garraioan gertatutako kalteen ondoriozko akatsak edo nabaritzen bada jasotako produktuan akats bat dagoela, emate-agiriarekin batera doan atzera egiteko agiria bete beharko da, eta postaz bidali Berez Galantari gorago adierazitako helbidera.

Kasu horretan, Berez Galantak beste produktu bat (erosi duena bezalakoa) entregatuko dio bezeroari, produktu akastuna jasoko du berria entregatzean eta bere gain hartuko ditu tramite horren kostu guztiak. Bezeroak nahiago badu dirua itzultzea, atzera egiteko agirian adierazi beharko du zein kontu korrontetan jaso nahi duen (kontu zenbakia) zenbateko hori eta zein den kontu korrontearen titularra. Legeak ezarritako epean itzuliko da zenbatekoa.

Kontratuaren xedea

Gure produktuak erosteak berekin dakar osoki eta inolako erreserbarik gabe onartzea Baldintza Orokor hauek, Web Orriaren Pribatutasun Politika eta Erabilpen Baldintzak, horiek baitira, bezeroak eginiko eskaerarekin batera, bezeroaren eta Berez Galantaren arteko kontratua osatzen duten elementuak. Eta kontratu honi dagokionez, bezero deituko zaio alderdi erosleari.

Bezeroak adierazten du adinez nagusia dela eta baduela gaitasuna eta ahalmena kontratu bat egiteko aplikagarria den legeriaren arabera, bai eta Baldintza Orokor hauetan jasotako konpromisoak bere gain hartzeko, dela bere izenean edo dela adierazi duen nahiz ordezkatzen duen sozietate edo erakundearen izenean.