


Goi mailako
txakoli
bikaina

Gure upategiaren esentzia biltzen duen txakolina
Galdakaoko Urrutikoetxea Garcia familiak Berez Galanta sortu du munduari gure lurraren esentzia helarazteko.
Ingurune natural zoragarri batean tradizioa eta abangoardia uztartuz, Berez Galanta upategiko proiektuan lekuan bertan egiten dugu prozesu guztia, hasi landa-lanetik eta amaierako produkturaino.
Puntako txakolin bat lortzen dugu horrela, paregabea gure gastronomiari laguntzeko.
JATORRI DEITURA


Ingurumena errespetatzen dugu
Berez Galanta upategiak konpromiso irmoa du jasangarritasunarekin, eta ingurumena errespetatzen du. Horregatik, indar guztiarekin saiatzen gara lurra eta ingurune naturala zaintzen eta zor zaien errespetua agertzen. Hala, adibidez, botilatze-prozesuan material birziklagarri eta biodegradagarriak erabiltzen ditugu.

Edozein unetan gozatzeko moduko txakolina
Dastatu ezazu gurekin 2021eko uzta.
Erosi gure txakolina erosotasun osoz online dendan, eta jaso ezazu zeure etxean, upategitik zuzenean.


Bisita gidatuak eta dastaketak
Gaur egun bizi dugun ezohiko egoera honetan, Covid-19aren azken zabalkundearen ondorioz eta Jaurlaritzaren gomendioak jarraituz, erabaki dugu gure upategiko bisitak eta dastaketak atzeratzea.


Ostalaritzako profesionalentzat
Jatetxe, hotel edo denda espezializatu bat baduzu eta gure txakolina interesatzen bazaizu, jar zaitez gurekin harremanetan.


Upategitik zure mahaira

Harremanetarako
+34 649 24 87 77
galanta@txakoligalanta.com
Arteta Bidea, 7. Galdakao. 48960 – Bizkaia