Galanta
Esperientziak
BIZI EZAZU ESPERIENTZIA EZBERDIN BAT GALANTA TXAKOLINAREN ESKUTIK


Ezagutu gure Enoturismo esperientziak Bizkaian
Galanta Txakolinak gure txakolina, txakolina egiteko espazioa eta historia, eta inguratzen gaituen ingurune naturala ezagutzera gonbidatu nahi zaitu.
Asmo hori dela eta, zenbait esperientzia sortu ditugu, zuen beharretara ondoen egokitzen dena aukera dezazuen.
Bisita gidatuak taldeentzat
(gutxienez 10 kide)
Taldeentzako bisita gidatuetan, gure txakolina eta tokiko produktuak dasta ditzakezue.
Kopa bat eskainiko dizuegu mahastiak deskubritu eta esperientzia osoaz gozatzen duzuen bitartean.
Taldea gutxienez 10 kidekoa izango da; baina, gutxiago bazarete, talde ireki batean sar zaitzaketegu. Arreta eta esperientzia onena izan dezazuen, bisitak astelehenetik larunbatera izaten dira, goizez. Hitzordua eskatu behar da. Bisitak pertsonalizatu eta egokitzeko aukera ematen dizuegu. *Gutxienez 48 ordu lehenago erreserbatu behar da.
Gure bisita gidatuan honako hauek sartzen dira:
- Ibilbidea mahastietan zehar.
- Gure upategia bisitatzea, gure ardoak nola egiten ditugun ezagutzeko.
- Gure txakolinak eta hurbileko produktuak dastatzea.
- Bisitaren iraupena: gutxi gorabehera 1 h eta 45 minutu.
- Ordaintzeko modua: eskudirutan edo kreditu-txartelarekin, saltokiko-terminalaren bidez (datafonoa)
- Kide-kopurua: gutxienez 10
- Ordutegia: kontsultatu
- Gure upategietan txakolina erosteko aukera izango duzue
Neurrira egindako ekitaldiak
(enpresa edo norbanakoa)
Galanta Txakolinean prest gaude zure ekitaldi pribatua leku pribilegiatuan eta modu berezian egiteko.
Gela handi bat dugu, bista zoragarriekin, egokituta eta erabat hornituta hainbat motatako ekitaldiak egiteko.
- Enpresentzat eta familientzat ekitaldiak eta ekitaldi pribatuak antolatzen ditugu.


Harremanetarako
+34 649 24 87 77
galanta@txakoligalanta.com
Arteta Bidea, 7. Galdakao. 48960 – Bizkaia