Berez Galanta
upategi
Berez Galanta upategiarekin Galdakaoko Urrutikoetxea Garcia familiak egia bihurtu du aspalditik zeukan amets bat.
Kalitatearen aldeko apustua egin duen familia-upategia
Gorputz eta egitura handiagoko txakolin bat sortu dugu kontu handiz aukeratutako mahatsekin, Euskadiko gastronomia bikainari laguntzeko.
2022an, txakolin bikain bat aurkezten dugu, punta-puntakoa, bereziki jatetxeentzat eta gustu finenentzat sortua.
Mahastiak
Berez Galanta txakolin-upategia Arteta auzoko muino batean dago, Galdakaoko ingurune natural zoragarri batean. Itsas mailatik gora 259 metrora kokatua, upategia 12 hektarea mahastiz inguratuta dago, gaur egun 6 hektareako ekoizpenarekin.
Mahastia teknika jasangarriekin lantzen da, eta neguan ardiek mozten dute belarra, mahastia ongarrituz aldi berean. Zahartze-prozesua indartzen duten liga finen gainean ondutako ardoa da Berez Galanta txakolina.
Gure ardoen beste indargune bat da mahastiak upategitik hurbil daudela, eta horrek aukera ematen digu urrin, kalitate eta gorputz gehiagoko ardoak ekoizteko.
Mahatsa
Mahastiko mahats-barietatea Hondarribi Zuri da eta upategiaren inguruan hazten da.
Sagar eta hezurdun fruitu usainak dituen ardo hau oso freskoa eta gozoa da, egitura sendokoa eta zahartzeko ahala duena.
Botilan urtebete igaro ondoren, txakolina garbia da sudurrean, eta hainbat usain desberdin uztartzen ditu: fruta zuria, Konferentzia udarea, Gran Smith sagarra, belar puntu bat eta aroma zitriko oso leun bat.
Ahoan karboniko arin bat du, eta irenstean nabarmentzen da frutaren, gozotasunaren eta azidotasunaren arteko oreka, sentsazio mineral atsegin bat utziz. Amaieran leuna eta luzea da aldi berean. Barietatearen sentipen ona uzten du, pixka bat garratza eta alkohol pisu gutxirekin, oso gomendagarria delarik.
Historia apur bat
Berez Galanta upategiarekin Galdakaoko Urrutikoetxea Garcia familiak egia bihurtu du aspalditik zeukan amets bat.
2011koak dira Hondarribi Zuri mahats barietatearekin eginiko lehen landaketak. 2019an hasi ginen kalitatezko ardoak egiten, eta harrezkero, fruta fresko eta lore urrin sarkorreko ardoa lortu dugu, gorputz eta egitura handikoa. Jatorri Deiturak “Txakoli Berezia” gisa kalifikatu du duela gutxi.
Historikoki ardoa gure kulturaren parte izan da, eta haren inguruan bildu izan gara familia zein lagunarteko ospakizunak egiteko. Familiarentzat oso hurbilekoa den ardo-banatzaile batek “Kuadrilla Galanta” deitu zion orduko lagun talde hari. Hortik dator upategiaren izena, eta bere baitan biltzen du Berez Galanta proiektuan bere gogo guztia jarri duen familia baten esentzia.
Harremanetarako
+34 649 24 87 77
galanta@txakoligalanta.com
Arteta Bidea, 7. Galdakao. 48960 – Bizkaia