Kalitate goreneko txakolina

Berez Galantak kalitate goreneko txakolin bat aurkezten du, freskoa eta uzta bakoitzaren gorabeherak nortasunez transmititzen dakiena.

berez galanta txakoli

Kalitatezko ardoa gustu finentzat

Gure txakolina zahartze-prozesua indartzen duten liga finen gainean ondutako ardoa da. Sagar eta hezurdun fruitu usainak ditu, eta oso freskoa eta gozoa da, egitura sendokoa eta zahartzeko ahala duena. Botilan urtebete igaro ondoren, garbia da sudurrean, eta hainbat usain desberdin uztartzen ditu: fruta zuria, Konferentzia udarea, Gran Smith sagarra, belar puntu bat eta urrin zitriko oso leun bat.

Ahoan karboniko arin bat du, eta irenstean nabarmentzen da frutaren, gozotasunaren eta azidotasunaren arteko oreka, sentsazio mineral atsegin bat utziz.

Amaieran leuna eta luzea da aldi berean. Barietatearen sentipen ona uzten du, pixka bat garratza eta alkohol pisu gutxirekin, oso gomendagarria delarik.

GALANTAREN FITXA

Gure ardoaz gozatu nahi duzu zure etxean?

"Txakoli Galanta" erosteko sartu gure online dendara (Produktuak) edo jar zaitez gurekin harremanetan posta elektronikoz: galanta@txakoligalanta.com edo Mugikorrera deituz: 649 24 87 77

Harremanetarako

+34 627 52 72 25

galanta@txakoligalanta.com

Arteta Bidea, 7. Galdakao. 48960 – Bizkaia

ikusi mapa