Pribatutasun Politika honek arautzen du. www.txakoligalanta.com Internet atariko zerbitzuaren erabilpena. Identifikazio ondorioetarako, hauxe da web orri horren arduraduna:

• ARDURADUNA: SITRAMA TREINTA SL

• IFK: B82247180

• Helbidea: IRUBIDE INDUSTRIALDEA (PARC 5. PIS 1. PTA C), 48960, GALDAKAO, BIZKAIA.

• Posta elektronikoa:galanta@txakoligalanta.com

Xedea, zertarako tratatzen ditugu zure datuak?

2016ko apirilaren 27ko DBEO eta 3/2018 Lege Organikoa betez, jasotzen ditugun datuak zeregin hauetarako erabiliko ditugu:

  • Zurekin harremanetan jartzeko, hala eskatzen diguzunean.
  • Webeko zure nabigazioa kudeatzeko, hala badagokio.
  • Gure jarduerei buruzko komunikazio komertzialak zuri bidaltzeko.

Ezinbestekoa da erregistro-inprimakia betetzea webak eskaintzen dituen zenbait zerbitzu eskuratu eta baliatzeko. Ez badituzu ematen eskatutako datu pertsonalak, edo ez baduzu onartzen datuen pribatutasun politika hau, ezingo zara erregistratu eta ezingo duzu parte hartu datu pertsonalak jakinaraztea eskatzen duten sustapenetan.

Zein da zure datuak tratatzeko legitimazioa?

Hauek dira zure datuak tratatzeko oinarri legalak:

  • Interesatuaren baimena  bere datuak tratatzeko, Datuen Babeserako Europako Erregelamendu Orokorreko 6. 1. a) artikuluaren arabera.
  • Derrigorrezko kontratu bat gauzatzea, zeinetan interesatua alderdietako bat den, edo kontratua sinatu aurreko neurriak aplikatzea interesatuak berak eskatuta, Datuen Babeserako Europako Erregelamendu Orokorreko 6.1. b) artikuluaren arabera.

DHartzaileak, nori jakinaraziko dizkiogu zure datuak?

Los Zure datu pertsonalak ez dizkiogu lagako inori, salbu legez ezarritako obligazioak betetzeko edo tratamendu honekin lotutako zerbitzuei euskarria emateko.

ConKontserbazioa, noiz arte gordeko ditugu zure datuak?

Conserv

Gutxienez bost urtez gordeko ditugu zure datu pertsonalak, baldin bezeroa bazara, eta bakarrik araudian ezarritako lege-betebeharrak betetzeko.

Bezeroa ez bazara, gure arteko harremana kudeatzeko behar den gutxieneko denboran baino ez ditugu gordeko  zure datuak.

Zein eskubide dituzu zure datuak ematen dizkiguzunean?

Edonork dauka eskubidea jakiteko berari dagozkion datu pertsonalak tratatzen ari garen ala ez.

Interesatuek eskubidea dute euren datu pertsonaletara sartzeko eta okerreko datuak zuzendu zein ezaba daitezela  eskatzeko, baldin eta datu horiek  helburu jakin batekin bildu baziren eta dagoeneko ez badira beharrezkoak helburu horretarako.

Zenbait egoeratan, interesatuek eska dezakete muga dadila euren datuen tratamendua; halakoetan, erreklamazioak egiteko edo erreklamazioetatik defendatzeko baino ez ditugu gordeko.

Zenbait egoeratan, eta beren egoera partikular batekin lotutako arrazoiengatik, interesatuek ezetsi egin dezakete euren datuen tratamendua. Kasu horretan, datuok ez dira gehiago tratatuko, salbu eta arrazoi legitimoak badaude edo balizko erreklamazioak egiteko edo haietatik defendatzeko bada.

Interesatuek posible dute datuen eramangarritasuna eskatzea, hau da, eman dituzten datuak eskuratu ahal izango dituzte erabilpen komun eta irakurketa mekanikoko formatu egituratu batean, eurek deskargatzeko edo beste erakunde bati transmititzeko. Interesatuak bere eskubideak balia ditzake idazki bat igorrita helbide fisiko honetara: IRUBIDE INDUSTRIALDEA (PARC 5. PIS 1. PTA C), 48960, GALDAKAO, BIZKAIA.

Adin txikikoen baimena. Zer gertatzen da adin txikikoa bazara?

Gure zerbitzu batzuk hamalau urtetik beherakoei zuzentzen zaizkienean, gurasoen edo tutoreen adostasuna eskatuko dugu datu pertsonalak biltzeko edo, hala badagokio, datuei tratamendu automatizatua emateko, bat etorriz DBLOEDBko 7. artikuluarekin.

Datuen zehaztasuna, egiazkotasuna eta segurtasuna. Nola tratatzen ditugu zure datuak?

Erabiltzailea da biltzen ditugun datuen egiazkotasunaren eta zuzentasunaren arduradun bakarra, guk ez dugu inolako erantzukizunik horren gainean. Nolanahi ere, erabiltzaileek ziurtatzen eta bermatzen dute emandako datu pertsonalak zehatzak eta egiazkoak direla eta indarrean daudela, eta konpromisoa hartzen dute datu horiek eguneratuta izateko. Erabiltzaileak onartzen du informazio oso eta zuzena ematea erregistratzeko edo izena emateko inprimakietan. Ez dugu erantzungo guk geuk egin ez dugun eta beste iturri batzuetatik datorren informazioaren egiazkotasunaz, ez eta informazio horren erabileraren ondorioz sor litezkeen balizko kalteez.

Halaber, eskubidea dugu webeko informazioa eguneratu, aldatu edo ezabatzeko, eta informazio horretarako sarbidea mugatzeko zein ukatzeko.

Ezingo zaigu eskatu inolako erantzukizunik arduradunak eskaintzen duen informazioan akats, oker edo omisioren bat egoteagatik erabiltzaileak jasan ditzakeen kalteengatik, baldin informazio hori kanpoko iturrietatik badator.

Datuak konfidentzialki tratatuko ditugu, eta segurtasun neurri egokiak (teknikoak eta antolakuntzakoak) hartuko ditugu datuak ez daitezen baimenik gabe aldatu, galdu, tratatu edo eskuratu.

Posible duzu erreklamazio bat aurkeztea Datuen Babeserako Espainiako Agentzian –batez ere asebeterik geratu ez bazara zure eskubideak baliatzean–, www.aepd.es web orrian adierazitako helbide elektroniko edo fisikoan.