Lege-ohar honek arautzen du www.txakoligalanta.com Internet atariko zerbitzuaren erabilpena. Identifikazio ondorioetarako, hauxe da web orri horren arduraduna:
ARDURADUNA: ITZAGA ONDASUNAK, S.L.
• IFK: N-95761102
• Helbidea: IRUBIDE INDUSTRIALDEA (PARC 5. PIS 1. PTA C), 48960, GALDAKAO, BIZKAIA.
• Posta elektronikoa: galanta@txakoligalanta.com
Legeria
Oro har, ITZAGA ONDASUNAK, S.L.ren eta bere webeko zerbitzu telematikoen erabiltzaileen arteko harremanak Espainiako legeriaren eta jurisdikzioaren menpe daude.
Bi alderdiek espreski uko egiten diote legokiekeen foruari, eta Bizkaiko epaitegi eta auzitegien menpe jartzen dira kontratu-baldintza hauek interpretatzean edo gauzatzean sor litekeen edozein auzi ebazteko.
Edukia eta erabilpena
Erabiltzaileak badaki eta onartzen du web honetara sartzeak ez duela esan nahi inola ere harreman komertzial bat hasi duenik ITZAGA ONDASUNAK, S.Lrekin.
Web honen titularra ez da identifikatzen bere kolaboratzaileek bertan adierazitako iritziekin. Enpresak eskubidea izango du bere webean komeni zaizkion aldaketak egiteko aurretik abisatu gabe; hala, posible da webeko eduki eta zerbitzuak aldatu, ezabatu edo gehitzea, bai eta zerbitzu horiek aurkezteko edo kokatzeko modua aldatzea.
PrJabetza intelektuala eta industriala
ITZAGA ONDASUNAK, S.L.renak dira web orrietako edukiaren, diseinu grafikoaren eta kodeen jabetza intelektualeko eskubideak eta, hortaz, ezin dira eduki horiek erreproduzitu, banatu, publikoki jakinarazi edo eraldatu eta ezin da eduki horiekin beste ezer egin, ezta iturriak aipatuta ere, ITZAGA ONDASUNAK, S.L-k idatziz baimentzen ez badu. Enpresaren web orrietako izen komertziala, marka edo edozein motatako ikurrak bere jabeenak dira eta legez babestuta daude.
Estekak (link-ak)
ITZAGA ONDASUNAK, S.L..ren web orrietako esteken (link-ak) helburua informatiboa baino ez da, hau da, ez dira haietara jotzeko iradokizunak, gonbidapenak edo gomendioak.